top of page

Proiektuak

Proiektu esperimentalak

Proiektu hauetan hainbat prozesu lantzen ditugu gazteekin, etorkizuna imajinatu eta erepimentatu dezaten. Gure ustez, gazteek etorkizunari buruz duten ikuspegia beharrezkoa da gizartearentzako.

Formakuntza

Formakuntza funtsezkoa dela gazteen talentua garatzeko ulertzen dugu, eta, horregatik, klaseak ematen ditugu unibertsitatean, baita proiektuen garapenen, metodologien eta berrikuntza tresnen tailerrak ere.

 

BCC: Proiektuaren urteko irakasgaia ematen dugun proiektua. Prestakuntzaren helburua da ikasleei hainbat tresna ematea, taldeari egokitzeko lagungarri izan dakizkien, eta pentsaera ekintzailea eraikitzea, buruan dituzten ideiak garatu eta benetako proiektuetan gauzatu ahal izateko.

EGK-CJV: Gazteriaren Euskal Kontseiluak jardunaldi batzuk jarri ditu abian GJH eta Agenda 2030 gazteei hurbiltzeko, eta guk hainbat tailer eta dinamika diseinatu ditugu GJHak ezagutarazteko, horiei buruz hausnartzeko eta parte-hartzaileekin proiektuetan lan egiteko.

Hegan: Hegan proiektua berrikuntza sozialeko proiektu bat da. Garapen bidean dauden herrialdeetako gazteen artean ekimena sustatzeko sortu zen. Kenyako Ongaina-Rongairen eskola batean lan egiten dugu, eta bertan, workshopak ematen dizkiegu sormena, talde-lana eta ikastetxearen beraren estrategia lantzen ditugun gazteei.

Ashoka: Ashokak "Escala y Capacitación" Laborategian Impacta+ proiekturako hautatutako aditu-taldeko kide gara. Proiektuaren helburua da Gizarte Ekintzailetzaren definizioa deseraikitzea eta modu askotariko, integratzaile eta irisgarriagoan eraikitzea.

Getorkizuna:  Etorkizuna Eraikizekin lankidetzan egindako proiektu honek eredu berri bat aurkezten du, gazteak inplikatzeko eta gazteek erabakiak hartzeko orduan parte har dezaten sustatzeko, Gipuzkoaren etorkizunerako proposamenak diseinatuz, gazteen ikuspegia ardatz hartuta eta lau lan-ardatz nagusitan oinarrituta. Prozesu honen helburua gazteen talentua eta sormena aprobetxatzea da, Gipuzkoaren garapena bultzatuko duten ideiak eta irtenbideak sortzeko eta ondoren, plataforma birtual batean (Aglaya) ikusiko dira, gizartean elkarreragina izan dezan eta etorkizun posible hori ezagut dezan.

Gaztelur: Proiektuak, Gipuzkoako lurralde-oreka berdearen erronkari heldu nahi dio, eta Gipuzkoan azaleratzen ari diren joerak eta gai horretan etorkizunean izango diren politiketan izango duten eragina ulertu. Helburu hauek ditu: lan-eredu berriek landa-eremuan duten eragina aztertzea, eremu horietako parte-hartzen eragiten duten faktoreak ulertzea eta landa-bizitzaren balioa ebaluatzea. Proiektuak aldi baterako mugikortasun geografikoa sustatu nahi du, lurraldearen iraunkortasunerako gako gisa, gazteriaren ikuspegitik begiratuta.

Badalab: Hasiera-hasieratik lagundu diogu Badalab-eri erakundea bezala, hainbat unetan eta ekintza klabeetan.

Komunikazio Laborategia: Euskarazko ikus-entzunezko komunikazioaren bilakaera eta etorkizuna aztertzeko eta ulertzeko proiektua. Helburu hori lortzeko, prozesu espekulatibo bat egiten ari gara, hainbat eszenatoki posible ikusteko. Ekimen hori lankidetza estuan gauzatzen da 2DEO laborategiarekin, gai horretan espezializatuta baitdaude, eta protagonista izango diren gazte talde batekin, euskarazko ikus-entzunezko komunikazioaren etorkizuna diseinatu eta ulertzeko.

Gu Euskara: Proiektu esperimental bat garatzen ari gara, euskara, gutxiengoen hizkuntza den puntutik ulertzeko, eta, kasu honetan, teknologien bidez (aa-ren bidez zehazki) presentzia handiagoa izan ahal izateko. Proiektuak euskarazko datuak biltzen ditu, modu gamifikatuan eta elkarlanean, etorkizun horretara hurbiltzeko.

The Future Game: Proiektu hontan, DOT-ekin lankidetzan, 21 egunez, hainbat gaztek aurre egin beharko diete gizakiaren eta teknologiaren arteko elkarreraginari. Helburua da teknologiaren etorkizunari, ematen digunari eta kentzen diguzunari buruz gogoeta eginaraztea.

Kutxabank: Proiektu honetan, bezero gazte eta digitalengana iristeko bide berriak nola eskaini ikertzen lagunduko diegu, bezero horiekin lan eginez, etorkizun idealeko bankua nolakoa izango litzatekeen imajinatu dezaten, finantza-mailan zituzten erronka nagusiak zein ziren eta Kutxabankek nola lagun liezazkiekeen ulertuz..

Proiektu parte-hartzaileak

Hainbat erakunde publikoekin egiten ditugu prozesuak, non gazteek modu aktiboan parte hartzen duten beren hiri edo herriarentzat proposamen berriak sortzen eta erabakitzen, eragin zuzena baitdu herriaren garapenean.


 

Ordizia: Proiektua, Osoigorekin elkarlanean (herritarren partaidetza prozesuetan espezializatua), Ordiziako Udalak sustatutako gazteriarekiko lotura plana egiteko. Ordiziako gazteriarekin proiektuak entzun, parte hartu eta abian jartzeko prozesua

Beasain: Beasaingo Udalarekin lankidetzan egindako proiektua, gazteekin konektatu, entzun eta akonpainamendua egiteko, egungo gazteria programa hobetzeko proposamenak egin eta prozesuan parte har dezaten.

Noain: Tinc-etik, Noaingo Kultur Zentroarekin batera, gazteek parte hartzeko prozesu bat sortu dugu, instituzioa gazteekin birmoldatzen laguntzeko. Gazteak protagonista izatea eta Noainen aurtengo jaietako programa diseinatuko dutenak izatea izan da proiektuaren ardatza.

bottom of page