top of page
Proiketuak
Proiektu esperimentalak
Proiektu hauetan hainbat prozesu lantzen ditugu gazteekin, etorkizuna imajinatu eta erepimentatu dezaten. Gure ustez, gazteek etorkizunari buruz duten ikuspegia beharrezkoa da gizartearentzako.
Formakuntza
Formakuntza funtsezkoa dela gazteen talentua garatzeko ulertzen dugu, eta, horregatik, klaseak ematen ditugu unibertsitatean, baita proiektuen garapenen, metodologien eta berrikuntza tresnen tailerrak ere.
BCC: Proiektuaren urteko irakasgaia ematen dugun proiektua. Prestakuntzaren helburua da ikasleei hainbat tresna ematea, taldeari egokitzeko lagungarri izan dakizkien, eta pentsaera ekintzailea eraikitzea, buruan dituzten ideiak garatu eta benetako proiektuetan gauzatu ahal izateko.
EGK-CJV: Gazteriaren Euskal Kontseiluak jardunaldi batzuk jarri ditu abian GJH eta Agenda 2030 gazteei hurbiltzeko, eta guk hainbat tailer eta dinamika diseinatu ditugu GJHak ezagutarazteko, horiei buruz hausnartzeko eta parte-hartzaileekin proiektuetan lan egiteko.
Hegan: Hegan proiektua berrikuntza sozialeko proiektu bat da. Garapen bidean dauden herrialdeetako gazteen artean ekimena sustatzeko sortu zen. Kenyako Ongaina-Rongairen eskola batean lan egiten dugu, eta bertan, workshopak ematen dizkiegu sormena, talde-lana eta ikastetxearen beraren estrategia lantzen ditugun gazteei.
Ashoka: Ashokak Politika Publikoen Laborategian Impacta+ proiekturako hautatutako aditu-taldeko kide gara. Proiektuaren helburua da Gizarte Ekintzailetzaren definizioa deseraikitzea eta modu askotariko, integratzaile eta irisgarriagoan eraikitzea.
Badalab: Proiektu hau Gipuzkoako Foru Aldundian sortu zen, non gu geuk lagunduko baitiegu gazteek parte hartzeko eta ikastetxean egoteko proiektuak sortzen. Helburua da gazte aktiboen komunitate bat sortzea, Tincek bultzatutako programen bidez banaka garatu ahal izateko.
The Future Game: Proiektu hontan, DOT-ekin lankidetzan, 21 egunez, hainbat gaztek aurre egin beharko diete gizakiaren eta teknologiaren arteko elkarreraginari. Helburua da teknologiaren etorkizunari, ematen digunari eta kentzen diguzunari buruz gogoeta eginaraztea.
Kutxabank: Proiektu honetan, bezero gazte eta digitalengana iristeko bide berriak nola eskaini ikertzen lagunduko diegu, bezero horiekin lan eginez, etorkizun idealeko bankua nolakoa izango litzatekeen imajinatu dezaten, finantza-mailan zituzten erronka nagusiak zein ziren eta Kutxabankek nola lagun liezazkiekeen ulertuz..
Proiektu parte-hartzaileak
Hainbat erakunde publikoekin egiten ditugu prozesuak, non gazteek modu aktiboan parte hartzen duten beren hiri edo herriarentzat proposamen berriak sortzen eta erabakitzen, eragin zuzena baitdu herriaren garapenean.
Ordizia: Proiektua, Osoigorekin elkarlanean (herritarren partaidetza prozesuetan espezializatua), Ordiziako Udalak sustatutako gazteriarekiko lotura plana egiteko. Ordiziako gazteriarekin proiektuak entzun, parte hartu eta abian jartzeko prozesua
Beasain: Beasaingo Udalarekin lankidetzan egindako proiektua, gazteekin konektatu, entzun eta akonpainamendua egiteko, egungo gazteria programa hobetzeko proposamenak egin eta prozesuan parte har dezaten.
Noain: Tincetik, Noaingo Kultur Zentroarekin batera, gazteek parte hartzeko prozesu bat sortu dugu, instituzioa gazteekin birmoldatzen laguntzeko. Gazteak protagonista izatea eta Noainen aurtengo jaietako programa diseinatuko dutenak izatea izan da proiektuaren ardatza.
bottom of page